Kiosko modua ezartzeko eta proba egiteko jarraibideak.
Ohar orokorrak
Atal honetako formakuntza jasotzen ari bazara, Chromebook-ak kiosko moduan ezartzeko aukera duzulako da. Ikertalde enpresak lagundu ahal dizu konfigurazioarekin. Oraindik ez badakizu kiosko modua ezarri ahal duzun ala ez, harremanetan jarri zure Chromebook ordenagailuen hornitzailearekin.
Simulazioa egiteko kodea simulh4 (LH 4. mailan) eta simudbh2 (DBH 2.mailan) izango da.
Simulazioak egiteko epeak LH4: otsailak 27etik martxoak 10era
Simulazioak egiteko epeak DBH2: otsailak 7tik 22ra
Kiosko modua ezarri
Proba egunean eta simulazio egunean, kiosko modua ezarriko dugu proba egiteko. Eta proba amaitu eta gero, kiosko modua ezgaituko dugu.
Kiosko modua https://admin.google.com lekutik egiten da.
Hasi aurretik
Proba hasi baino 10 minutu lehenago ezarri kiosko modua taldeko ordenagailuetan.
Ordenagailuren bat ez bada sartzen kiosko moduan, itzali eta piztu berriro. Baieztatu wifia hartu duela.
Ikasleek Chromebook piztean Ebaluazio Diagnostikoko aplikazioa ikusiko dute zuzenean.
Kioskoa kendu
Kioskoa admin kontsolatik ere kentzen da.
Arazorik bazenu ordenagailu batekin kioskoa kentzeko, ordenagailua pizterakoan ikusi ahal izango duzu nola mezu bat ateratzen den esanez Control ALT S sakatzen baduzu kioskoa ezgaituko den.