Oharrak

Windows aplikazioa instalatzerakoan, aldaketak egon daitezke ikastetxe bakoitzean. Hori dela eta, instrukzio hauek pixka bat ezberdinak izan daitezke.

Proba prestatu

Windows-en, proba egin ahal izateko, proba hau zabaldu behar da lehendabizi .

Prozesu hau behin bakarrik egiten da simulaziorako eta beste behin probarako.

Baliteke Ikertaldek dagoeneko simulazioa prest utzi izana, baina proba ez. Edo biak prestatuta egotea.

Etapa aukeratzean pasahitz bat galdetzen badigu, horrek esan nahi du proba ez dagoela zabalduta. Pasahitz bat sartu eta "Sakatu hemen hasteko" sakatuko dugu.

Proba zabaltzeko kodea probaren aurreko egunean jasoko duzue eta simulazioaren pasahitza endor92 da.

Windows

Ikasle bakoitza dagokion kontura sartuko da eta proba automatikoki irekiko da.

Erabiltzailea LH: ebaluazioalh (ADI!!! Batzuetan .\ebaluazioalh jarri behar da!)
Pasahitza: lh2021

Erabiltzailea DBH: ebaluazioadbh (ADI!!! Batzuetan .\ebaluazioadbh jarri behar da!)
Pasahitza: 2021dbh

Proba egunean

Ikasle bakoitzari etiketa bat banatuko diogu bere ED kodea eta jaiotza-datarekin.

Ikasleek ED kodea eta jaiotza-data sartuko dute webgunean.

Irakasleak proba egiteko kodea esango die, eta ikasleek Proba-Kodea atalean sartuko dute. Kode hauek proba egiteko aurreko egunean jasoko dituzue. Simulazio kodeak hauek dira:

  • DBHrako simudbh2
  • LHrako simulh4

Lehenengo proban, irakasleak instrukzioak irakurriko dizkie ikasleei eta amaitzean aurrera jotzeko eskatuko die.

Proba amaitzen dutenean, iPad-a desblokeatzeko "Irten Safe Exam Browser" sakatuko dute.

Probaren ondoren

Windows ordenagailuetan, kasu askotan Ikertalde enpresak instalatu du aplikazioa .

Gainera, beste hainbeste kasutan, ikasleen emaitzak ordenagailu horietan daude.

Beraz, ezinbestekoa da Ikertaldek proba egin ondoren erantzunak jasotzea eta aplikazioa desinstalatzea, ikastetxeko ekipamendua zegoen bezala gera dadin.

Ikastetxeak instalatzeko instrukzioak

Ikastetxeak erabakitzen badu berak instalatuko duela eta konexio ona baldin badu, programa instalatzeko Safe Exam Browser programa deskargatuko du. Kasu honetan wifiaren bitartez (edo sarearen bitartez) egin beharko luke.

Behin programa instalatuta fitxategia jaitsi eta klik bikoitza egingo dugu programa konfiguratzeko.

Adi, instalatzen duen erabiltzaile berberak desinstalatzea komenigarria da. Eta ahal den arinen desinstalatzea gomendatzen da.