Oharrak

iPad-ekin proba egin ahal izateko, Safe Exam Browser app-a instalatzea ezinbestekoa da. Ikasle guztiei instalatzeko Apple School Manager erabiltzea komenigarriena da.

Aurreko ikasturtetik aplikazioa instalatuta badago, ezinbestekoa da lehenengo desinstalatzea eta gero instalatzea.

Simulazioa egiteko kodea SIMU da etapa guztietan.

Instalazioa

Ikasle guztien iPad-etan Safe Exam Browser aplikazioa instalatu behar duzu. Horretarako, Apple School Manager erabili beharko duzu, edo banan-banan instalatu gailu guztietan.

Aurreko ikasturtetik aplikazioa instalatuta badago, ezinbestekoa da lehenengo desinstalatzea eta gero berriro instalatzea.

Konfigurazioa

Ikasleek aplikazioa lehenengoz zabaltzen dutenean, aplikazioa konfiguratzeko eskatzen du. Errazena, QR kode batekin konfiguratzea da. Horretarako, iPad-ek Interneteko konexioa izan behar dute.

Safe Exam Browser aplikazioa zabalduko dugu. QR kodea eskaneatu. Mezu hau agertuko da: "Confirmar autobloqueo".

ADI! Kamera ez badabil, konfigurazio fitxategiaren helbidean hau idatziko dugu: https://sarrera.ediagnostikoak.net/baliabideak/ed2024.seb