OHAR GARRANTZITSUA
CloudReady ordenagailuekin proba online bakarrik egin daiteke. Normalean, ordenagailu hauen wifia nahiko zaharra da eta ikasle asko wifi berberera konektatzen badira, arazoak egon daitezke.
Instalazioa gailu guztietan batera
Bideoak ez du soinurik.
Beharbada ezin duzue metodo hau aplikatu, orduan jarraitu hurrengoarekin.
Chrome Web Store-an dagoen Ebaluazio Diagnostikoa aplikazioa instalatuko dugu.
Instalazioa
ADI! Erosoena da erabiltzaile berri bat sortzea. Erabiltzaile horri Ebaluazio diagnostikoa aplikazioa instalatzea, eta proba eta simulazio egunean ikasle bakoitzari erabiltzaile eta pasahitza hori eman. Denek erabiltzaile berberarekin egingo lukete proba. Horrela, ikasle guztien ordenagailuetan aplikazioa instalatzea saihestuko dugu.
Chrome web storean dagoen Ebaluazio Diagnostikoa aplikazioa instalatuko dugu.
Proba egunean
Ikasle bakoitzari etiketa bat banatuko diogu bere ED kodea eta jaiotza-datarekin.
Ikasleek ED kodea eta jaiotza-data sartuko dute Ebaluazio Diagnostikoa aplikazioan.
Irakasleak proba egiteko klabea esango die, eta ikasleek Proba-Kodea atalean sartuko dute.
Lehenengo proban, irakasleak instrukzioak irakurriko dizkie ikasleei eta amaitzean, aurrera jotzeko eskatuko die.
Proba amaitzen dutenean, aplikazioa itxi egingo dute.